XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala ere, bere noblezia eta gorentasunaz gain, bere lorpenak bere asmoekin konparatzen badira, filosofia Sisitoren lan gisa ager daiteke. Hala bada ere, beti
Filosofia politikoko problemari emandako irtenbide klasikoaz hitz egin ahal izan dugu filosofo klasiko guztien artean adostasuna izaten baita, bai plano orokorrean, bai detaile xeheenetan ere: bizitza politikoaren helburua bertutea da eta bertutera zuzentzen duen ordenu politikoa errepublika aristokratikoa da edo, baita, gobernu-era nahasia.
Garai modernoetan, aldiz, funtsean desberdinak diren hainbat filosofia politiko aurkitzen ditugu. Hala ere, filosofia politiko moderno orok badu oinarrizko printzipio bat amankomunean. Printzipio hau ezezko eran adieraz daiteke hobekien: eskema klasikoaren kanporaketa, irrealistatzat joz.
Filosofia politiko moderno oro bultzatzen duen printzipio positiboak oinarrizko aldaketa ugari jasan ditu. Gertakari hau eta bere arrazoiak azaltzeko erarik onena orain arte erabilitakoa baino metodo narratiboagoa hartzean datza.
Filosofia politiko modernoaren fundatzailea Makiavelo izan zen. Filosofia politikoaren tradizio osoarekin eteten saiatu zen, eta baita lortu ere. Bere arrakasta Colon bezalako gizonenarekin konparatzen zuen.
Kontinente moral berri bat aurkitu izanaren aintza eskatzen zuen bere buruarentzat. Eskakizun honek bazuen bai funtsik: bere irakaskuntza politikoak
Cosimo ezmorala eta erlijiogabea zela esan zen. Makiavelok salaketa berdinak jaso ditzake, bere obra erlijioa eta moraltasunaren kritikan oinarritzen baita.
Makiaveloren erlijioaren kritika (erlijio biblikoarena batez ere, baina baita paganismoarena ere) ez da orijinala, filosofo pagano eta averroismo zeritzan Erdi Aroko eskolako irakaskuntzen berritzea baita. Eremu honetan, Makiaveloren orijinaltasuna biraoan maisu izatean datza. Hala ere, bere blasfemien xarma eta graziaz baino gehiago haien izaera iraingarriaz hitz egin behar dugu.
Utz ditzagun bada bere biraoak dauden lekuan, berak ezkutatu zituen zapiaren azpian estaliak.